Bodega
Boteilak

ardangela

Sukaldaritza bikaina edo xarma handiko jatetxe bat edukitzeaz gain, Txertota-k ardo-ardangela propioa inauguratu zuen 2008 hasieran. Jatetxearen azpiko lurra zulatu eta bertan egin da ardangela eta, horri esker, ardoaren kontserbazioak beharrezkoak dituen tenperatura- eta hezetasun-baldintza naturalak ziurtatuta daude. Era berean, zehar-argiztapena eta egurrezko apalategien ezaugarriak hartu dira kontuan litezkeen bibrazioak edo tenperatura-aldaketak ekidite arren. Gure ardangelak eskaintzen duen giro egoki honetan lo daude Espainiako JD duten mota askotariko ardoak, bai eta ardo argentinarrak, txiletarrak eta frantsesak ere, besteak beste, gure bezeroek noiz eskatu zain. Nazionalitate desberdineko uren karta eskaintzen diegu bezeroei, halaber.