txertota jatetxea
Leitzaran bailararen hegalean, Andoainen gaude, Donostiako hondartzetatik 15 Km-ra. Txertota naturan bertan dago eta 30000 m2ko lursailak paisaia ederrak, lorategiak, fruta-arbolak eta abereentzako larreak ditu. Bertan gozatu ahal izango duzu lasaitasunaz eta paisaiaren freskuraz. Halaber, gela erosoak eta kalitatezko jatetxea ditu, eta bertan, aurreko belaunaldien eskarmentua oinarri harturik, maitasuna, produktu bikainak eta langileen profesionaltasuna uztartzen dira. Gure nahia da Txertotara datorrena pozik joatea eta hemen bizitakoaren berri lagunei ematea. Horri esker, kalitatea eta azpiegiturak hobetzeko motibazioa lortzen dugu, arrazoizko prezio baten truke gero eta zerbitzu hobeagoa eskainiz.
baserria
Bi isuriko teilatua duen eraikin angeluzuzen honek teilatupeko oina, etxabea eta sotoa edo ardangela ditu. Teilatupeko oinean bainugela eta telebista duten logelak daude. Etxabean 100 lagunentzako lekua duen Taberna-Jatetxea dago eta ardangelan botilen biltegia.
historia
1994an hasi ginen familiaren baserria (XVIII. mendekoa) konpontzen eta hiru urte beranduago, 1997ko otsailaren 7an, zabaldu genituen instalazioak gure produktuak dastatu eta logela atseginetan atseden hartu ahal izateko.
Gure Jatetxea
Txertotan lan egiten profesionalen maitasuna, dedikazioa eta pasioa dira, lur eta itsasoko produktu freskoekin batera, gure sukaldaritzaren eguneroko osagaiak.
Ezkontzak
Gurekin ospatu egun berezi polit hori, sarrera zoragarri batekin, beti gogoan izateko.