PAISAI PRIBILEGIATUAK, HIRIETATIK OSO GERTU

Andoaingo hirigunetik gutxi gorabehera 2 Km-ra eta Donostiatik 15 Km-ra gaude, Leitzaran bailararen hegal eder batean. 25.000 m2ko lursailak paisaia ederrak, lorategiak, fruta-arbolak eta abereentzako larreak ditu. Bertan gozatu ahal izango duzu lasaitasunaz eta paisaiaren freskuraz.

Gure kokalekua dela-eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu guztiak hurbil daude eta halaber Nafarroa eta Iparraldea. Horrexegatik, aisialdirako eta entretenimendurako aukera ugari eskaintzen ditugu itsasoa eta mendia uztartuz.

ingurunea

Txertotaren ingurunean, gure herriko paisaia berdeez gozatu ahal izango duzu eta orobat pilota-partida bat jokatu, baratzea eta sagastiak ikusi, interes berezia duen Leitzaran bailara bisitatu, txuleta on bat jan eta sagardoa edan bertako sagardotegietan edota golfean aritu Txertotatik 500 metrora dagoen Goiburuko zelaian.

LORATEGIAK

Txertotara iritsi eta inguruneko lorategiak eta paisaia ikusi bezain laster konturatuko zara aisiaz gozatzeko leku aproposa dela. Kutsaduratik ihes egiteko toki hau Naturaren irudi bizia da eskala txikian.Bertako formak ikustearekin eta hotsak entzutearekin batera, naturan bertan atseden hartzeko aukera izango duzu.

Gertu dauden leku interesgarriak

Leitzaran bailara www.leitzaran.net
Guggenheim Museoa www.guggenheim.com
Goiburuko Golfa www.goiburugolf.com
Ipar Euskal-Herria www.eusIkosare.org
Donostiako Aquiariuma www.aquariumss.com
Zubietako Hipodromoa www.hipodromoa.com
Donostiako Pintxoak www.donostiasansebastian.com
Turismoa Gipuzkoan www.gipuzkoturismo.net
Gipuzkoako Museoak
www.gipuzkoakomuseoak.net